2017ko ekainaren 20 eta 21ean Aibakek zerbitzua ematen duen eskoletako sukalde arduradun zein laguntzaileei dieta berezien prestaketari buruzko ikastaro bat luzatuko die. Ikastaro hau enpresaren urteko formakuntza planaren barruan sartua dago, gai honek duen garrantzia kontutan harturik, aipatutako langilegoaren ezagutzak eguneratu eta zabaltzeko.
Azken urte hauetan dieta bereziak ugaritu egin direnez (diabetikoak, hipokalorikoak, gatz gabekoak, elikagaiei alergia eta intolerantziak…), gure langilegoa egunean eta menu hauek era egokian zerbitzatzeko prestatua edukitzea ezinbestekoa da. Ikastaroa CEI Formacionek Errekaldeko instalazioetan emango du.