IKT Heldutasun-maila: aurreratua

Ikastetxeak 2016-17 ikasturtean IKT Heldutasun-maila aurreratua lortu duela jakinarazi nahi dizuegu.

Digitalizazio prozesuak (administratibo zein pedagogikoak), komunikazio digitala, irakaslearen koaderno digitala, baliabide didaktiko propioak, Ikaskuntzako Ingurune Birtuala, besteak beste, izan dira azken urteetan garatutako ekintzak.

Gure hezkuntza komunitateko kide guztiei eskertu nahi diegu egindako lana. Bere esfortzua eta ilusioa aipatu beharra dauzkagu.

Ikasturte hasierako helburua bete dugun arren, hauxe urrats bat baino ez da ikastetxeko birtualizazio prozesuan. Hurrengoa zera izango da: ea Sare_Hezkuntza Gelan izeneko berrikuntzako proiektuan parte hartzeko aukeratuak garen 2017-18 ikasturterako.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00