Danimarka:
Otsailaren 16aren eta 24aren artean, Danimarkako barnetegi batean egon gara ikasle truke bat egiten. Egun horietan elkarrekin egon gara eta dena partekatu dugu.
Asteburua pasatzeko, gure bikoteren etxera joan gara, eta han 3 egun igaro ditugu familia eta ohiturak ikasten.
Bestalde, astean zehar, ekintza desberdinak egin ditugu, adibidez: Copenhague, Odense eta Aarhus; Danimarkako hiri handienak, bisitatu ditugu.
Esperientzia oso polita izan da, eta biziera desberdinak, ohitura bitxiak eta bestelako gauzak ikasi ditugu. Eta noski!, guzti hau gure ingelesa maila hobetuz. Primeran!
Gutxi barru bisita bueltatuko ditugu, gogotsu gaude zai beraiek berriz ikusteko.
Italia:
Mundaizeko Batxilergoko 1. mailako ikasleek Italiako eskola batekin elkartrukea egin dute. Esperientzia polita izan da bai akademikoa bai kulturala. Ingelesez hitz egin dute, Italiako familiekin elkarbizitzen egon dira eta Erroma inguruko zenbait txoko polit ezagutu dituzte.
