Aurten ere, DBH4. mailako-ko Biologiako ikasleek Biodonostia ikerketa zentrua bisitatu dute eta goiz osoan zehar praktika desberdinak burutzeko aukera izan dute bertako ikerlarien laguntzarekin. Beraien ahoko zelulen DNA-a erauzi, garun desberdinak behatu, eta ehun desberdinen laginak tindatu eta ondoren mikroskopioz behatu dituzte, besteak beste. Oso ekintza interesgarri eta dibertigarria izan da eta aberasgarria izan da benetan ikerketa zentru bat barrutik ezagutzea.
Nork daki, agian gure ikasleren bat Biodonostian ikusiko dugu urte batzuk barru!