Azkenean iritsi zen hain desiratutako elurra eta 2. Batxilerreko ikas bidaia. Azken urte hauetan egin dugun bezala Formigaleko eski estaziora joan ginen aste bete igarotzera. Aurretik, ikas bidaia antolatzeko ikasleek errifak saldu zituzten eta San Tomaseko postuan egon ginen dirua ateratzeko asmoz.
Formigal sekulako tokia da, eskiatzeko toki paregabea eta gainera aste guztian zehar eguraldi bikaina izan genuen. Egunero, eski ikastaroa egiteko aukera genuen eta ikasle batzuk astelehenean eskiak lehendabiziko aldiz jarrita, astea bukatu baina lehenago eski pista zailenetatik jaisteko ausardia izan zuten.
Lotarako berriz, Jaca hirira joaten ginen, han bertan apartamendu batzuetan ostatu hartzen genuen eta arratsaldero paseotxoak eta erosketak egiteko aukera genuen.
Aste ezinhobea izan da eta denon arteko elkarbizitza eta adiskidetasuna lantzeko aukera polita izan dugu.
Ea hurrengo urtean ere!