Bizikletada 2016 (Eskolako bidea)

Europako Mugikortasun Astearen barruan, aurten, Bizikletadan parte hartu dugu DBH-ko 2. eta 3. mailekin. Mugikortasuna, ardatz nagusi bezala dugu eskolak parte hartzen duen Eskolako Agenda 21 eta Eskolako bidea proiektuetan.

Mundaizeko 100 ikasle inguru parte hartu genuen, beste 12 ikastetxeekin batera. Guztira ia 1000 txirrindulari elkartu ginen Donostiatik 10 kilometroko ibilbidea egiteko.

Hiri polita dugu bizikletaz edo oinez mugitzeko, utz dezagun kotxea garajean!!!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude