Irteera Urederrera (Batxilergoko 1. maila)

Irailaren 26an Urederrara joan ginen. Goizeko 8-tan autobusa hartu, eta hara joateko bidea hartu genuen. Ailegatzean motxilak hartu eta bi orduko ibilbide bat egin genuen. Lokatzaz beteta zegoen eta zenbait pertsona erori arren zauriturik gabe bueltatu ginen. Bero handia egiten zuen eta Urederraren ura eskertzen zen oso hotza zegoelako. Denok harriturik geratu ginen putzuetako ur turkesarengatik.

 Eguerdian autobusa hartu eta Lizarrara abiatu ginen. Han bazkaldu, eta arratsaldea pasa genuen herria ikusten. Hiruretan autobusa hartu eta Donostiara abiatu ginen.

Esperientzia oso polita izan zen, bai denok elkarrekin egun zoragarria pasa genuelako bai  leku berriak ezagutu genituelako.

Nagore Azcargorta e Iván Prieto

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude