Eskola Bidea proiektua aurrera eramateko helburuarekin, Lehen Hezkuntzako ikasleek hainbat ekintza burutu dituzte azken egun hauetan.
Apirilaren 8an 1. mailakoek, eta 15ean 2. mailakoek DBUS- eko instalazioak bisitatu zituzten. Bertan, autobusak non gordetzen eta konpontzen diren ikusi ahal izan zuten eta autobus baten motorraren barrualdea ere. Hiria eta inguruak zeharkatzen dituzten lineak zeintzuk diren, eta nola erabili behar dituzten, behin autobus batean igotzen direnean.
3., 4., 5. eta 6. mailakoek, apirilaren 15ean, Aztertu kalea, imajinatu hiria! jarduerari hasiera eman zioten. Ikasleek ikastetxe inguruko irisgarritasuna, mugikortasuna eta segurtasuna aztertu zuten.
Datozen egunetan, jasotako datu guztien inguruan hausnarketa egin ondoren, emaitza guztiak dagozkien udal departamenduei helaraziko dizkiete , identifikaturiko akatsak zuzen ditzaten.