Santo Tomas eguna LHn

Abenduaren 21a, berezko data bada ere, Abenduaren 18an, Santo Tomas Eguna ospatu genuen ikastetxean. Egun horrekin, irrikaz itxaroten den Eguberrietako oporraldiari hasiera emateaz gain, gure herrietan gehien sustraituriko tradizioetako bat ekarri genuen  gogora. Garai batean Gipuzkoan baserritarrek beren produktuak saltzen zituzten dirua irabazteko. Diru horrekin txerria erosten omen zuten, gizendu eta beren lurren jabeei eman gero. Aurtengo protagonista Engraxi izan da, 335 kilo inguruko txerria. Urtero bezala Konstituzio Plazara joan baino lehen etorri zaigu bisitan.

Txistorra gozoa, dantza…  Eguberrietako oporrak hasteko ez dago modu hobeagorik!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude