Euskararen sustapena DBHn

Abenduan gauza ugari dauzkagu ospatzeko gure ikastetxean baino hilaren hasieran DBH-koek jarduera ezberdinak egin ditugu euskararen eguna ospatzeko, abenduak 3. Hauen artean bi aipatuko ditugu jende gehien mugitu dituenak.

Alde batetik 3. DBH-koek “show” moduko bat aurkeztu zuten eskolako areto nagusian LH-ko ikasle guztien aurrean. Ikuskizun honetan dantzak, magia jokoak, parkur-a,… ikusi ahal izan ziren, saio interesgarria izan zen beste urtetan errepikatu daitekeena.

Bestetik 4. DBH-ko ikasleek, taldekako antzerkiak aurkeztu zizkieten HH-ko ikasleei. Esperientzia polita bizi genuen bai helduok baita ikasleek ere. Harrigarria da nola HH-ko txikiak bizi dituzten bere ikaskideek antzeztutako antzerkiak eta nola hori ikusita 4. DBH-ko ikasle “helduek” ahal duten hobekien antzezten duten beraien papera. Azkeneko urteetan egindako jarduera honek jarraipena edukiko duela seguru gaude.

Egindako jarduera hauekin antzeko helburuak betetzen ditugu, alde batetik ikasle zaharrenek euskara erabilita gazteagoak diren beste batzuei une dibertigarriak pasa haraztea. Gainera ikusten da nola normalean euskara asko erabiltzen ez dutenek daukaten guztia ematen dutela ahalik eta ondoen egiteko.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude