Genero bortizkeriari buruzko tailerra (DBH)

Hilabete honetan, DBH 3-4. mailetan, AVAIM erakundearen eskutik, nerabeen arteko genero bortizkeriaren inguruko tailerra izan dugu gure ikastetxean.

Gizon eta emakumeen arteko eskubide  berdintasunaren ideiaz abiatuz, gure ikasleek hainbat gai jorratu dituzte: sare sozialak, genero indarkeria, aspektu historikoak, bortizkeria hau eragiten dituzten arrazoiak…

Lehenego “síntoma” horiek, ikusten ez direnak, gure egunerokotasunean  aurki ditzakegunak, kultura eta hizkuntzan barneratuak daudenak. Oso gai garrantzitsua, gure eskolarentzat hain garrantzitsuak diren giza eskubideen defentsan erlazioan;   berdintasuna, errespetoa, elkarbizitza…

Tailer hauetan zehar, bideo bat ikusteko aukera izan zuten ikasleek, beraien adineko bikote bati buruzkoa.

Esperientzia interesgarria guztiz,  genero indarkeriaren aurka eta gizarte aske eta zuzenago baten bidean, egunero landu behar den zerbait eta bizitzako eremu guztietan.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00